top of page
APYMA-e1457709401929-227x300.png
Guraso Elkartea
Ibarberri Guraso Elkartea

Ibarberri eskolako Ikasleen Guraso Elkarteak urteak daramatza eskolaren behar eta asmoei laguntza ematen. Bere funtsa eskolak duen dinamikan laguntzaile eta eragile izatea da, gure seme-alaben hezkuntzaren mesedetan.

Urtero bazkide bakoitzak ematen duen kuotaren bidez, ikasturtean zehar eskolarekin batera ekintzak antolatzen dira: gabonetako jaialdia, guraso eskola, gurasoentzako tailerrak, hitzaldiak, eta abar. Hori guztia elkartea ordezkatzen duen Zuzendaritza Taldeak bideratzen du. Zuen parte-hartzea ezinbestekoa da egiten diren batzarretan erabakiak hartzeko eta erabakitakoa aurrera ateratzeko. Edozein zalantza edo proposamen baduzue, jarri zaitezte Zuzendaritza Taldeko edozeinekin harremanetan argibideak lortzeko, eskola atarian dagoen Guraso Elkarteko postontzia erabili, edo elkarteak duen helbide elektronikora idatziz.

bottom of page