Ikasturte hasierako Asanblada

Asamblea de Comienzo de curso


Urriaren 30ean ospatu genuen ikasturte hasierako asanbladan, 2019-20 ikasturtean beren lana jarraituko duten Batzordeen jarraipena edo eraldaketaz gain, hauen urteko lan ildoen eta beste hainbat proposamenen inguruan eztabaidatzeko aukera izan genuen. Bertan adostutakoaren arabera, 4 batzorde proposamen ditugu ikasturte honetarako.

En la asamblea de comienzo de curso que celebramos el 30 de octubre, además de la continuidad o transformación de las Comisiones que van a seguir su trabajo durante el curso 2019-20, tuvimos la oportunidad de debatir sobre las líneas de trabajo anuales y otras propuestas. Según lo acordado, tenemos 4 propuestas de comisiones para este curso.


Patio Batzordea, patioa berritu eta biziberritu. Arreko ikasturtean hasitako lanari jarraipena emango diote, aurrekontu partehartzaileetan proiektua aurkezten hasi eta gure ametsetako patioa lortu arte.

Se dará continuidad a la labor iniciada el curso anterior, desde la presentación del proyecto en los presupuestos participativos hasta conseguir el patio de nuestros sueños.


Bizikidetza Batzordea. Aurreko ikasturtean jantokiaren inguruan egindako lanari jarraipena eta segida emateaz gain, ikasturte hasieran guraso talde batekin aurrera eman zen jarduera berezi batean bilduko proposamenak mahai gainean jarriko dituzte.

Además de realizar un seguimiento del trabajo realizado en torno al comedor en el curso anterior, se pondrán encima de la mesa las propuestas recopiladas en una actividad especial que se ha realizado con un grupo de padres y madres y trabajadores del centro a principio de curso.


Talde Eragilea - Komunikazio Batzordea, eskola herrira eta herria eskolara. Ikas Komunitatearen eskolatik herrira/herrietara zabaltzen eta bailarako eragile desberdinekin elkarlana sustatuko duen talde eragile baten beharra ikusten da. Hau dela eta, Komunikazio Batzordea Talde Eragilean eraldatuko da, honetarako, ezinbestekoa izango delarik alor desberdinetako kideak bertan parte hartzera animatzea.

Comisión de Comunicación. Se ve la necesidad de crear un grupo motor que fomente la difusión de la Comunidad de Aprendizaje creando alianzas con los distintos agentes del valle. Por ello, la Comisión de Comunicación se transformará en el Grupo Motor, para lo cual será imprescindible que los miembros de diferentes ámbitos se animen a participar en ella.


Ekitaldi - Jai Batzordea. Ikastetxeko Jai desberdinak antolatzeaz gain, beste ekitaldi edo proiektu batzuk ere hartuko ditu bere gain batzorde honek, adibidez, Elkartasun hilabetea.

Además de organizar diferentes fiestas del centro, esta comisión también acogerá otros actos o proyectos, como el mes solidario.


Dakizuen bezala, batzorde hauek familia, ikasle, irakasle eta herriko/herrietako edozein ordezkari edo herritarrez osaturik egon daitezke. Behin izen ematea eginda, batzorde bakoitzak adostuko du biltzeko eguna eta ordua. Kide askok beren lanarekin jarraituko duten arren, jende berria ere behar dugu eta horregatik, aste honetan zehar email honi erantzunez, batzordeetako kide izatera animatzen zaituztegu.

Como ya sabéis, estas comisiones pueden estar formadas por familias, alumnado, profesorado y representantes del pueblo/pueblos. Una vez realizada la inscripción, cada comisión acordará la fecha y hora de la reunión. A pesar de que muchos miembros seguirán con su trabajo, necesitamos también gente nueva y por eso, a lo largo de esta semana, os animamos a formar parte de las comisiones.


Bestetik, eskolatik Familiekin Tertuliak antolatzeko proposamena luzatu zen, Ikasleen ikasketa dialogikoari jarraipena emateko asmoz, eta honetaz gain, zenbait gurasok ere, elikaduraren inguruko kezka jarri zuten mahai gainean. Bi proposamen hauetarako Batzorde espezifikorik sortu ez zen arren, eskolatik familiekin lehen tertulia bat antolatzeko konpromezua hartu zen proiektua aurkezteko, eta bestetik elikaduraren inguruko hausnarketa sustatzeko jardueraren bat ere antolatuko da. Ondoren ikusiko da, beharrezko den edo ez ikasturte honetan bi gai hauek jorratzeko lan taldeak sortzea.

Por otro lado, se propuso desde la escuela organizar Tertulias con familias, con el objetivo de dar continuidad al aprendizaje dialógico del alumnado, y además algunas familias propusieron reflexionar sobre la alimentación saludable. Aunque no se creó una Comisión específica para estas dos propuestas, el centro se comprometió a organizar una primera tertulia con las familias de la escuela para presentar el proyecto y también se organizará una actividad para fomentar la reflexión sobre la alimentación saludable. A continuación se verá si es necesario o no crear grupos de trabajo para tratar estos dos temas.


Bukatzeko, eskerrak eman nahi dizkizuegu gerturatu zineten guztioi, zuek gabe, ezinezkoa litzateke eta gure Ikas Komunitatea aurrera eramatea.

Para terminar, os queremos agradecer vuestra participación, sin vosotros/as no sería posible.


Mila esker!!


Errotaldea 32, · 31870 Lekunberri

 Telf. 948.50.42.10 (Idazkaritza: 9.00 - 13.00)

Harremanetarako

Navarra España

  • Twitter

web diseinua BALIMBA